Udala > Alkatearen agurra

Alkatearen agurra

 

Miranda Argako alkate bezala ohorea da niretzat gure hiribilduko altxorrak webgune honen bidez ezagutzera menturatu zaren zuei guztiei ongi etorria ematea.

Atari honekin, udal kudeaketa hobetzeko pausu berri bat emateaz gain, zerbitzu publikoen izapidetzea erraztuko duten baliabideak ezarriz, gure herriak eskain dezakeen laburpen txiki bat erakutsi nahi dizuegu. Gure kultura eskaintza, gure festak, gure gastronomia, gure historia; laburbilduz, gure hiribilduak eskaintzen duenari ahalik eta zabalpen handiena ematea.

Espero dut gune hau, zuena ere badena, mirandar guztientzat erreferentzia bat izaten jarraitzea, eta horren bidez, zuen etxeko eta laneko erosotasunetik, izapideen eta eskabideen ebazpenak eskuragarri izatea.

Miranda Arga herriaren izenean, zuen bisita eskertzen dut, eta pertsonalki ezagutzera animatzen zaituztet, bere erakargarritasunak eta lur hauek hainbeste tentuz gordetzen dituzten sekretuak ezagutuz.

Agur bero bat.

Francisco Gil Serantes

Miranda Argako Udaleko Alkatea