FESTAK

 

Herriko Festak

iconofiestasMiranda Argako festak abuztuaren 23an hasten dira. Aste batez, Udalak eta tokiko elkarteek antolatutako ekintzaz josirik dago, Mirandako herritarrei eta bisitarieri zuzenduak. Gehiago irakurri

 

 

San Benito Jaiak

carnavales3bMartxoaren 21aren inguruko asteburu batean ospatzen dira Miranda Argan San Benitoko jaiak. Mozorroak, musika eta mota guztietako jarduerek Mirandako kaleak betetzen dituzte hiru egunetan. Gehiago irakurri

 

 

 

Gazteriaren Jaiak

jventudUztailaren erdialdean, Mirandako Gazteriaren Elkarteak bere jaiak antolatzen ditu. Kontzertuek, herri-bazkariek, kaleetan jarritako musikak eta herriko gazteei zuzendutako bestelako ekitaldiek osatzen dute programazioa. Gehiago irakurri

 

 

 

Landa-Munduko Festak

RURAL_8 PEQUztaileko hirugarren igandean, Mirandak garai bateko ohitura eta usadioak gogoratzen ditu herrian barrena: lanbide eta eszena zaharrak, merkatuak, antzinako lanen erakustaldiak, kaleko animazioak, bisita gidatuak, eta abar. Gehiago irakurri

 

 

Euskararen Eguna

Euskararen lagunak urtero ospatzen du bere festa, maiatzeko azken larunbatean, euskal kultura Mirandan sustatzeko helburuarekin. Jai egun bat da dantzaz, merkatuez, herri-bazkariaz eta kontzertuez osaturik. Gehiago irakurri

 

 

Ehizaren Eguna

Caza1Urriaren 12tik gertuen dagoen larunbatean, duela hamarkada asko ospatzen da ehizaren eguna. Virgen del Castillo Ehiztarien Elkarteak hainbat ekintza antolatzen ditu, hala nola, herri bazkari bat eta bigantxak ateratzea arratsaldean. Mirandan tradizio bilakatu den ospakizuna da. Gehiago irakurri

 

 

San Silbestre Lasterketa

san silvestre IDuela gutxi egiten hasi zen, 2013an. Abenduaren 31ko arratsaldean herri lasterketa egiten da Udalak eta herriko BTT / Running Taldeak antolatuta. Gehiago irakurri

 

 

 

Montebajo Erromeria

Maiatzeko lehen asteburuan Montebajoko erromeria tradizionala ospatzen dute Mirandako biztanleek. Horretan txikien eta helduen kuadrillek bazkariaz eta edariaz goza dezakete zelaian. Gehiago irakurri