Kultura eta Turismoa > Intereseko estekak > Gazteluko Andre Mariaren ermita

Gazteluko Andre Mariaren ermita

Dorrearen ondoan, Mairuen Gelaren zelaigunean, Gazteluko Gure Andre Mariren Basilika dago. Ermita hori, XVII. mendean eraikia, Mirandako herriko jaietan ospakizun erlijiosoak egiten diren lekua da.

Jatorrizko eraikinaz ez da asko ezagutzen, oraingoaren toki berdinean zegoena. Kondairak dioenez, egiazkotasun zalantzazkokoa, musulmanen aurkako garaipena oroitzeko eraiki zuten. Ez dago horren berri, ezta hura berresten duten aztarna edo dokumenturik ere.

Mirandako parrokiako ugazaben ekimenez, jatorrizko eraikinaren hondarren gainean egungo basilika eraiki zen XVII. mendeko azken herenean. Bere kokapenagatik, altueran eta herrigunetik bereizia, bere mantentzeak eta kontserbazioak beti sortu dituzte arazoak. Horregatik berreraikitzeko hainbat lan egin dira. Kanpoaldean, harlangaitzezko hormak eta etxe atxikia ditu.

Alabaina, barrualdean, XVII. mendeko berezko forma arkitektoniko eta dekoratiboak ditu, hala nola, petxinen gaineko kupula, linternaz errematatua. Gainera, lehen Barrokoko erretaula nagusia du, mende amaieran egina, burualdeko arkuaren formara ezin hobeto egokitzen dena.