Zubia

Mirandara sartzeko ate nagusia, Arga ibaia zeharkatzen du eta Tafallatik datorren errepidea iristea ahalbidetzen du. Iraunarazteko lan ugari egin behar izan dira, azkena, 1976an. Lan horretan zubia zabaldu zen; gaur egun ezagutzen duguna da.

Ez da gaur egungo jatorri gotikoko erromatarren eta musulmanen zubien inongo hondarrik gorde. XVII. mendearen erdialdean Erdi Aroko zubi zaharra guztiz eraberritzeko lanak agindu ziren, egoera txarrean izanen zena. XVIII, XIX eta XX. mendetan zaharberritzeko lanak izan dira, askotan ibaiaren gorakadak hondatu zuelako. Egungo zubia osatzen duten zortzi begiek Mirandari ematen diote herritik irteteko eta sartzeko gune nagusia, Arga ibaia gainditu eta Tafallarako bidea errazten baitute.

Alde Zaharraren beste aldean, ura ateratzeko erabiltzen zen bonba zahar bat aurkituko dugu, ibaiaren ontziralekuaren ondoko merendero txiki batean kokatua, zubiaren zimenduan.