Vergalijo

Jenderik bizi ez den Vergalijo herrixkan eraikin guztiak kontserbatzen dira, eta XX. mende hasierako nekazaritza-lursaila dugu eredu bezala. Egun, ez da inor bizi, eta bere nekazaritza-iragan ospetsutik gutxi gelditzen da.

1904an sortu zuen Felipe Modetek, Vergalijo herrixka Mirandako nekazaritza-ustiaketa nagusia bihurtu zen. Aurretik, lurra Udalarena zen, baina XIX. mendearen erdialdean saldu zuten gerra karlistak eragindako zorrei aurre egiteko. Lehenik Nazario Carriquiri aberatsak erosi zuen. Bere ala Raimundak aipatu Felipe Modeten jabetzak saldu zituen. Jabe berriak lursaila modernizatu zuen, argindarra sortzeko ibaiko errotak ustiatuz, nekazaritza-makineria sartzen, laborantza dibertsifikatu zuen eta, bere etxe propioaz gain, beste batzuk eraiki zituen lurra lantzen zuen kolonoak bizi zitezen. Modet XX. mende hasierako ohiko lurdun bat bezala identifika dezakegu. Ez zen mendeko lehen herenean Mirandan ukuiluengatik izan ziren gatazka sozialez libratu. Horrek lurdunak Vergalijoko guardia zibilean lanpostu bat eskatzera eraman zuen. 1920an 100 pertsona baino gehiago bizi ziren ustiaketa gunean, langile finko eta noizbehinka zebiltzan nekazariak errenta baten truke. Mirandari zegokion auzo bat osatu zuten, fisikoki bereizirik egon arren. Vergalijok eskola, eliza, argiztapen elektronikoa etb. zituen. Gainera, Mirandako jornaleroei lana ematen zien.

60 hamarkadatik aurrera, lursailaren gainbehera gertatu zen. Eskulana Euskadiko gune industrializatura lekualdatzen hasi zen. Alabaina, 80ko eta 90eko hamarkadatan, herrixka berriz loratu zen Extremadura eta Andaluziatik etorritako sasoikako langileei esker, Vergalijora iristen zirenak zainzuriak biltzeko garaian.

Gaur egun, jenderik gabe dago, eta nekazaritzako ustiategia zereal eta abeltzaintzan oinarritzen da. Hondarren artean, eliza, ibaiaren ondoko errotak eta garai batean langileen eta finkaren jabeen bizileku izan ziren eraikinak daude.