Ingurunea
Mirandaren inguruko hainbat herritan eskaintza kultural zabal batez, leku historikoez eta arrasto arkeologikoez goza dezakegu, baita paraje naturalez, Nafarroako gastronomiaren hoberenaz eta edozein motako festez ere.
Faltzes:
- Ondare historikoa: Faltzeseko alde zaharrak interesezko eraikin historiko asko ditu, hala nola, jauregiak eta palazioak, baita mairuen Gaztelua ere, Faltzes inguruko Erdi Aroko harresia.
- Pilongo entzierroa: 800metroko ibilbidea egiten duten bigantxen entzierroa, mendia eta arroilaren artean, Faltzesko festetan, goizetan.
- Inurrieta Upategia: familia-upategia, 2001ean sortua, mahasti propioekin, nazioarteko hainbat sari irabazi dituena. Upategira bisitak egiteko aukera dago. Mirandatik bost minutura dago soilik. www.bodegainurrieta.com
Tafalla:
- Azokak: urritik otsailera, Tafallak bere azokak egiten ditu. Artisau produktuez, landareak eta loreak saltzeko postuez, nekazaritza eta abeltzaintzako guneez eta abar goza daiteke.
- Ondare historikoa: Tafallako ondare historiko eta artistikoaren barruan, hainbat eraikin barroko nabarmentzen dira, hala nola, Mencoen Etxea edo Recoletasko Komentua, baita Santa Maria eta San Pedro elizak ere.
Berbintzana:
- Las Eretas Museoa eta arkeologia-aztarnategia: burdinaren garaiko herri baten aztarnei eskainitako interpretazio-zentroa. Aztarnategiak K.a. VI. eta V. mendeetako aztarnak ditu, gotortutako herri batenak. Harresi bat, dorrea eta garaiko etxebizitza bat aurki daitezke. www.eretas.es
- Nekazaritza Ekologikoaren Festa: iraila hasieran Miranda ondoko herri horretan nekazaritza ekologikoko merkatu bat egiten da. Artisau produktu naturalak dira protagonista: ogia, ardoa, gazta, piperrak edo zainzuriak.
Larraga:
- Behi Suharraren Festa: uztailean, abelburu suharrei eskainitako jaiegun bat ospatzen du Larragak. Erakusketak, entzierroak, bisita gidatuak, zezenketak, gastronomia, musika eta artisautza dira egun horretako ekintza nagusiak.
- Organoaren zikloa: abuztuko bigarren hamabostaldian ziklo hori ospatzen da, instrumentu historiko horri eskainia. Kontzertu profesionalak antolatzen dira, Diego Gómez Musika Elkarteak antolatuta.
Artaxoa:
- Artaxoako harresia: Erdi Aroko gotorlekua da, XI. mendeko harresi batek osatua, dorre almenadunekin, San Saturnino eliza-gotorlekuak koroatua, Monumentu Historiko Artistiko izendatua.
- Historiaurreko trikuharriak: Artaxoatik 4 kilometrora dago Nafarroako kultura megalitikoaren laginik garrantzitsuenetako bat, historiaurrera itzultzeko aukera ematen diguna.
- Historiarekin topaketak: abuztuko azken asteburuan, Artaxoak, bertako bizilagunen laguntzarekin, kaleak atontzen ditu herriaren iraganeko Erdi Aroko garaia antzezteko.
Erriberri:
- Erriberriko Errege Jauregia: Nafarroako Erregeen gortea izan zen 1512ko konkista arte. Erriberriko Errege Jauregia Europako gaztelu luxuzkoenetakoa izan zen. Bisitaria jauregia osatzen duten dorreetan, lorategietan, gelatan eta patioetan barrena ibil daiteke.
- Antzerki Klasikoaren Festibala: Erriberriko Jauregiko harresiak festibalaren atze-oihal bezala erabiltzen dira. Uztailean, Urrezko Mendeko lanik hoberenak biltzen ditu, eta taularatzen bikainak ikuslearen esperientzia aberasten du.
- Mahats-bilketaren Festa: Nafarroako ardoaren hiriburuak, abuztu amaieran, uzta berria ospatzen dut bere kaleetan ekintza-programa batekin, Nafarroa Jatorri-Deitura duten ardoak goraipatu eta zabaltzeko.
Mendigorria:
- Andelosko Hondar Erromatarrak: erromatarren garaiko aztarnategia da. Museo Arkeologikoarekin inperioaren garaiko hiri bat berreraiki da, ur-hornidurarako sistema eta hiri-antolaketa dituena.
- Jaialdi erromatarra: ekainaren amaieran, Mendigorriak Andelosko bizitza birsortzen du, antzinako musikako desfile, antzerki, erakustaldi eta kontzertuen bidez.
Gares:
- Zubi Erromanikoa: XI. mendeko zubia, Nafarroan Done Jakue bideko eraikin ikonikoa, herriko elementurik adierazgarriena da. Zubia Orreagako Santiago bideko eta Somporteko tolosarraren elkargunea da.
- Done Jakue bidea: zubiarekin batera, Done Jakue bidea Garesko ezaugarririk ezagunenetakoa da. Horren bidez herria zeharka daiteke, bertako altxor arkitektonikoak ezagutzen.
Lerin:
- Ondare historikoa: Leringo erdigunean hainbat etxe blasonatu eta jauregi itxurakoak aurki ditzakegu, XVIII. mendeko eraikin barrokoak. Gainera, bizitzeko modukoak diren kobazuloak kontserbatzen dira, X. eta XI. mendeko defentsa-gela bezala funtzionatzen dutenak, egun helezinak.
- San Silbestre lasterketa: 1985etik, abenduko 31 bakoitzean, Leringo Atletiko Taldeak eskualdeko lasterketa ospetsuena antolatzen du, herriko gertaera garrantzitsu bilakatu dena.
Pitillas:
- Pitillasko urmaela: zinezko mosaiko naturala da, eta ehunka hegazti joaten dira 216 hektareatan zehar, hegazti migratzaileen igarobidean. Ibilbideei eta hegaztien behatokiari esker, urtegi natural horretara hurbildu eta ezagutu daiteke.
- Uraren eguna: urmaelaren ondoan Pitillasek festa ospatzen du maiatzaren amaieran, artisautza merkatuz, txikientzako lantegiez, erakusketez eta bisita gidatuz josia. Ura ekintzen ardatza da.
Ardoaren ibilbidea
Nafarroan, ardoaren ibilbideak upategien eta turismo-establezimenduen hautaketa zaindu bat proposatzen du. Horrek mahastietan galtzea eta salda bikainak dastatzea ahalbidetuko digu, ardoaren kulturan barneratuz.
Informazio gehiago: Turismo Navarra Media
Done Jakue bidea
Nafarroa Done Jakue bidea penintsulara sartzeko atea da. Ibilbidean zehar, bere altxor artistiko eta aniztasun naturala eta kulturala erakutsiko dizkio bisitariari. Antxo Nagusia Nafarroako erregeak bide ofizial bezala sustatu zuen XI. mendean, eta Bide Frantzesa izena hartu zuen.
Informazio gehiago: Turismo Navarra Media
Errenazimentuko ibilbidea
Errenazimentua bat dator gure historiako garairik konbultsiboenarekin, 1512an Nafarroako Erresuma erresumak independentzia galdu baitzuen. Baina, aldi berean, Nafarroako artearen urrezko garai baten isla da, arkitektura, eskultura eta pintura lan ugaritan islatzen den bezala.
Informazio gehiago: Turismo de Navarra
Interesezko estekak:
Red de Actividades Turístico Culturales de la Zona Media