Udalerria > Elkarteak eta Erakundeak > Asociación de Mujeres "La Torres"

“Las Torres” Emakumeen Elkartea

Las Torres Emakumeen Elkartea irabazi asmorik gabe elkarte bat da, Mirandako emakumeen bizitza dinamizatzea helburu duena ondorengo ekintzak antolatzen: ikastaroak, lantegiak, osasunaren inguruko hitzaldiak, mantenurako ariketa fisikoa, yoga, pilates etb. Halaber, bidaiak eta ateraldiak antolatzen ditu Espainia eta Europako hainbat lekutara.

Elkartea 90eko hamarkadan sortu zen, eta bere helburua “dibertimenduzko, kultur-formakuntzarako eta aisialdirako ekintzak” antolatzea da, “Miranda Argako emakumeen garapen pertsonala eta asoziatiboa sustatzeko”. Izena Mirandako eraikin ospetsutik dator, Colomoen Jauregia bezala ezagutzen dena.

Informazio gehiago: Web orrialdea

Elkarteak azken urtetan egin dituen hainbat ekintzen eta bidaien argazkiak: