Udalerria > Elkarteak eta Erakundeak > Asociación de Extranjeros de Miranda de Arga [A.D.E.M.A]

Miranda Argako Atzerritarren Elkartea (A.D.E.M.A.)

Miranda Argako Atzerritarren Elkartea atzerriko naziotasuna duten bizilagunez osatua dago, gehienbat Ekuadorreko naziotasuna dutenak, Mirandako atzerritarren artean gehiengoa direnak.

Bere jarduna euren kultura, ohiturak, gastronomia etb. ezagutzera ematean datza, Ekuadorreko dantzak eta ohiko jantziak berreskuratzearen bidez, eta euren jaien ospakizunarekin, hala nola, Haloween edo Amaren eta Aitaren eguna, modu ezberdinean ospatzen direnak. Mirandako hainbat jaietako ekintzen programaren barruan parte hartu dute, hala nola, San Benito jaiak, Ingurumenaren Munduko Eguna edo herriko jaiak, eskolako ospakizunak eta APYMAk eta Emakumeen Elkartean antolatutako ekintzak.