Noticias > Miranda Argako Jaien Programa - Abuztua 2022

Miranda Argako Jaien Programa - Abuztua 2022

Miranda Argako Jaien Programa - Abuztua 2022

 

ASTEARTEA, ABUZTUAK 23 - BEZPERA

12:00etan: Udalbatza Gazteluko Ama Birginaren Ermitara igoko da, Artaxoako “Forris’tar” Txarangaz lagundurik.

12:15ean: Salbea Ermitan lore eskaintzarekin eta Mirandako Orfeoiaren emanaldia, D. Vicente Ripak zuzendua.

13:00etan: Festak iragartzeko suziria jaurtitzea Udaletxeko eraikinetik, Dorreen Etxean, agintarien harrerarekin, festetako kartelaren lehiaketaren irabazleei sariak banatzea eta lehiaketan aurkeztutako kartelen erakusketa atarian, 2020 eta 2022 artean jaiotakoei zapiak ematea eta herriko hainbat pertsonari aitortza. Segidan, Udaleko atarian aperitibo bat eskainiko zaie herritarrei.

13:15ean: Kalejira herritik “Forris’tar” Txarangarekin eta Erraldoien Konpartsarekin erronda El Portaletik, Beheko kaletik, Navío kaletik, Fontaza kaletik, Pilares kaletik eta Foruen plazatik, Lizarrako gaita-jotzaileekin.

17:30ean: Esku-pilota festa:

EMAKUMEZKOAK BIKOTEKA

GIZONEZKOAK BIKOTEKA “1. MAILA”

19:00etan: Larrain dantza El Portalen Lizarrako gaita-jotzaileekin.

20:00etatik 21'30era: Dantzatzeko musika El Portalen “MARIACHI CHUCHÍN IBÁÑEZ Y GARIBALDI BAND” taldearekin

Ondoren, Gazteluaren aldeko bingoa El Portalen.

Jarraian, jaietako lehen zezensuzkoa eginen da.

00:30ean: Bigantxak ohiko ibilbidetik, “Forris’tar” Txarangak giroturik.

01:30ean: “EDELWEIS” orkestraren emanaldia El Portalen.

 

asteazkena, abuztuak 24 – patroiaren eguna

12:00etan: Udalbatza, herriko agintariekin batera, Parrokia-Elizako Meza Nagusira joanen da, Lizarrako gaita-jotzaileez lagundurik. Mezan Mirandako Orfeoiaren emankizuna izanen da.

Mezatik ateratzean, Portalejon Erraldoiek dantzatuko dute eta kalejira eginen dute Foruen plazatik, Daoiz kaletik, Gazteluko Ama Birginaren kaletik, Beheko kaletik El Portaleraino eta Donibane etorbideraino, Lizarrako gaita-jotzaileek lagundurik.

18:00etan: Bigantxak ohiko ibilbidetik, Lizarrako gaita-jotzaileekin.

19:30ean: Larrain dantza El Portalen Lizarrako gaita-jotzaileekin.

20:30etik 21:30era: Dantza-musika El Portalen “ESCALA 2000” orkestrarekin.

Ondoren, Gazteluaren aldeko bingoa El Portalen.

22:00etan: Zezensuzkoa

00:30ean: El Portalen “ESCALA 2000” orkestraren emanaldia.

 

11:00etan: Haurren abestutako aurora, elizaren plazan.

11:00etan: Dianak “Forris’tar Txarangarekin

11:15ean: Meza Parrokia-Elizan, Gazteluko Ama Birginari haurrek eginen dioten eskaintzarekin

11:45ean: Elizatik irtetea eta Erraldoi eta buruhandiekin kalejira Foruen plazatik, Carranza kaletik, Padre Janáriz kaletik, Daoiz kaletik, Gazteluko Ama Birginaren kaletakin, Beheko kaletik eta Donibane etorbidetik, Lizarrako gaita-jotzaileek lagundurik.

12:15ean: Gazteluko Ama Birginaren APYMAk eskainitako aperitiboa, frontoian.

12:15etatik 14:15era eta 17:00etik 18:30era: Haurrentzako festa: ludoteka, gaztelu puzgarriak, porteria, Ferrari pista pedalekin, “giza-ekorgailua” eta joku tradizionalen parkea futbol zelaian, igerilekuan eta frontoian.

18:00etan: Bigantxak ohiko ibilbidetik, “Forris’tar” Txarangak lagundurik.

19:30ean: Larrain dantza El Portalen Lizarrako gaita-jotzaileekin.

20:30etik 21:30era: “KRESALA” orkestraren emanaldia El Portalen.

Ondoren, Gazteluaren aldeko bingoa El Portalen.

22:00etan: Zezensuzkoa

00:30ean: “KRESALA” orkestraren emanaldia El Portalen.

 

 

11:00etan: Herri-hamaiketakoa liburutegiko behealdean, “Los Mirandeños”ek girotuta.

12:00etan: Kalejira tabernetatik “Forris’tar” Txarangak lagunduta.

13:00etan: Haurrentzako “Jolgorio Mix” ikuskizuna frontoian.

15:00etan: Gazteen bazkaria Gizarte-Etxean, “Forris’tar” txarangak giroturik.

17:00etan: Txirrindulari lasterketa.

18:00etan: Bigantxak ohiko ibilbidetik, “Forris’tar” Txarangak lagundurik.

20:30etik 21:30era: “ROJILLOS BLUES BAND”en emankizuna El Portalen.

Jarraian, Gazteluaren aldeko Bingoa.

22:00etan: Zezensuzkoa

00:00etan: “Forris’tar” Txarangaren emankizuna.

01:00etan: “IMPEDANZIA” Rock kontzertua.

 

12:30ean: Parrokia-Elizan heldu guztien omenez, Mirandako Orfeoiak lagundurik.

15:00etan: Bazkari bat eginen da herriko heldu guztientzat Sala Avenidan. Bazkalostea “DÚO MARIACHI ROBERTO Y JESSI” taldeak girotuko du.

18:30ean: Gurpildun zezenen entzierroa Beheko kalean. EKARRI ZURE ZEZENA!

19:30ean: Larrain dantza El Portalen Lizarrako gaita-jotzaileekin.

20:30etik 21:30era: “LONDON” orkestraren emankizuna El Portalen.

Jarraian, Ondoren, Gazteluaren aldeko bingoa El Portalen.

22:00etan: Zezensuzkoa

00:30ean: Bigantxak ohiko ibilbidetik, “Forris’tar” Txarangak lagundurik.

01:30ean: “LONDON” orkestraren emankizuna El Portalen.

 

12:00etan: Artaxoako “Forris’tar” Txarangarekin dianak.

12:30etik 13:30era: Apar festa eskolako patioan.

13:00etan: Ekuadorko Folklorearen erakusketa ADEMA elkarteak eskainia, eta, ondoren, bingoa.

14:30ean: Parte hartuko duten kaldereteak ematea El Portalen.

15:00etan: Kalderete lehiaketaren irabazleak eta sari banaketa. “Forris’tar” Txarangak girotuko du bazkaria.

18:00etan: Bigantxak ohiko ibilbidetik, “Forris’tar” Txarangak giroturik.

19:30ean: Erraldoien agurra, ondorengo kalejirarekin: El Portal, Beheko kalea, Castjón kalea, Corralaz kalea eta Portalera itzulera, Lizarrako gaita-jotzaileek lagundurik. Zatoz zure erraldoi txikiarekin!!

Jarraian, Larrain dantza El Portalen Lizarrako gaita-jotzaileekin.

20:30etik 21:30era: Dantza-musika “METEORO” orkestrarekin El Portalen.

Ondoren, Gazteluaren aldeko bingoa.

22:00etan: Zezensuzkoa

00:00etan: Udaleko balkoitik GAIXOA NIren suziria jaurtiko da.

Jarraian, txokolatea txurroekin eta dantza El Portalen, “METEORO” orkestrak giroturik. Kalejira “Forrs’tar” txarangarekin.