Kultura eta Turismoa > Jaiak > lLanda-Munduko Festak

Landa-Munduko Festak

Uztaileko hirugarren igandean, Mirandak garai bateko ohitura eta usadioak gogoratzen ditu herrian barrena: lanbide eta eszena zaharrak, merkatuak, antzinako lanen erakustaldiak, kaleko animazioak, bisita gidatuak, eta abar.

Lehen aldiz 2000. urtean ospatu ziren Landan-Munduko Festak, eta jada tradizio bihurtu da eskualdeko jaietan horien antolaketan parte hartzen duten Mirandako herritarrei esker. Antzinako ofizioak balioan jartzea dute helburu, urte luzetan Mirandako biztanleen bizimodua izan zena.

Goizetik, eskuz egindako sega-erakusketak eta nekazaritzako beste lan batzuenak egiten dira, baita antzinako nekazaritzako makineria eta lanabesarenak, traktoreenak eta trillatzeko makinenak ere. Alde zaharrean antzinako artisauen lanbideen antzepena ikus daiteke, Mirandako bizilagunek interpretatua. Baratxuri-txirikordatzaileak, espartzuak, errementariak, sokagileak, izozkigileak... Hori guztia osatzek hainbat jarduera eginen dira: erakusketak udaletxean, bisita gidatuak eta antzerki taldearen animazioak kaleetan, kalejirak, gaita-jotzaileak eta erraldoien konpartsa.

Informazio gehiago: Turismo de Navarra

Fotos: Ahora Zona Media