Montebajo Erromeria
Maiatzeko lehen asteburuan Montebajoko erromeria tradizionala ospatzen dute Mirandako biztanleek. Horretan txikien eta helduen kuadrillek bazkariaz eta edariaz goza dezakete zelaian.
Montebajoko nekazaritza lursailak urtero jasotzen ditu mirandarrak, maiatzeko lehen larunbatean. Erlijio jatorria duen festa bat da, egun, gazte eta helduek ospatzen dutena. Goizetik, Mirandako bizilagunak kuadrillatan hurbiltzen dira egun oso batez zelaiaz gozatzera.
Montebajoko lursaila, Miranda Argako Udalaren jabetza, XIX. mendearen hasieran Udalak saldutako komunaletako bat izan zen, hainbat gerrek eragindako zorrak kitatzeko. Alabaina, 60. hamarkadan, Udalak lursaila berrerosi zuen (ia 23 milioi pezetako kopuruagatik). Horrela berreskuratu zuen 155 urte eta gero Montebajo, Mirandako bizilagunen onurarako.