Kultura eta Turismoa > Errenazimentuaren ibilbidea

Errenazimentuko ibilbidea

SLIDE_RUTAb

Nafarroako Erdialdeko Errenazimentuaren Ibilbidea Tafalla, Larraga, Lerin, Mendigorria eta Miranda Argako udalen ekimenez sortu zen, guztiek zuten ardura bati erantzuteko: Errenazimentuko ondare artistikoaren ezagutza, aitortza, kontserbazioa eta balorizazioari ekarpena egitea. Bost udalerrien ondare-baliabideen garrantziak eta baliabide horiek bilduko dituen ibilbide bat sortzeak eragin dute helburu komun hori aukeratzea, eta, hala, tokiko biztanleek nola bisitariek eskualdeko bitxi gailen horiek ezagutzea erraztu dute.

Proposatutako ibilbideak Erdialdeko bost herri horiek barne hartzen ditu. Denboraren poderioz, bereziki XVI. mendean, Nafarroako Errenazimentuaren benetako monumentuetako batzuk eraiki zituzten.

Arte zibila eta erlijiosoaren sentsibilizazio, komunikazio eta zabalpen bikainena; halaber, ondare-mugarri horiek kontserbatzen laguntzea, horiek dira sortu berri den Errenazimentuaren Ibilbidearen helburuak.

Mirandaren kasuan, errenazimentuaren etapa hainbat adierazpen artistikoren sinbiosia da. Tenplu gotikoak bere erretaula barrokoekin, koruko harlanduzko lan errenazentistarekin, alboko eraikuntzekin (erlojuaren dorrea, adibidez) eta lautadarantz jaisten diren etxe barrokoekin, herriko sarreretako batean dagoen jauregia osatzen dute.

Gure ibilbide birtualean, interes bereziko eraikin batzuk hautatu ditugu, deskribatzea merezi dutenak:

Kolomotarren Jauregia

iconopalacio

Dorreen Etxea edo Kolomotarren Etxea bezala ezagututa, Juan José Vizcaíno y Vizcaínok agindu zuen jauregia eraikitzea. Mirandako noblea eta Santuago Ordenako zalduna zen. Gehiago irakurri

 

 

 

Erlojuaren Dorrea

Elizaren ondoan dago, herria inguratzen zuen harresiarekin lotuta. Mudejar-estiloko dorre lerden bat nabarmentzen da, Erlojuaren Dorrea izenaz ezaguna, kanpandorrean erloju publikoa baitu. Gehiago irakurri

 

 

 

 

Jasokundeko Andre Mariaren Eliza

IGLESIA_5 peqMirandako eliza Arga ibaiaren gainean eraikitako gotorleku bat bezala irudikatzen da, eta herriko alde zaharra batzen du. XIII. mendearen erdialdera eraiki zen, nahiz eta gero hurrengo mendeetan zenbait eransketa izan. Gehiago irakurri

 

 

Bartolome Karrantzaren familia-etxea

CARRANZA_13bElizatik metro gutxira, bere izena daraman kalean, Bartolome Karrantzaren familia-etxea dago. Kale hau, herriko beste batzuekin batera, etxe barrokoaren tipologiaren barruan barne hartzen da, XVII. mendean ohikoa zena. Apezpikuaren etxeak, hainbat etxebizitza dituena, harlanduzko laneko gorputz baxua du, eta bigarrenak eta atikoak  Gehiago irakurri

 

 


Informazio gehiago:

Nafarroako Turismoaren web orrialdea

Informazio-triptikoa – Nafarroa Erdialdeko Pizkundearen Ibilbidea